Donostia
by on February 14, 2018 in Eason EUS

Urtarrilak 20 joan zena
danborkada bakoitzean paparrean odolusten bazaizu.
Jauregi asmatu honetako korridoreko hormak
orroaka hurbiltzen bazaizkizu.

Atzerria 5A-ko behatxulotik
ikus badezakezu
utzi nahi ez arren, ate zaharrek zirrikitu asko, handiegiak
dituzte aizu,
eta bertatik isurtzen bazaitu zu
aurtengo udako iraungitze datak
zertaz ari naizen badakizu.

Garestia da alokairua.
Salduz bizitza, sinatuz hitza, ate azpitik fakturaren printza.
Jabearen dei bakoitzean azken helduko dela
ikusten baduzu zuk.
Hiru hondartza ez badira nahikoa txalupa galduak antaparatzeko
ze portu aurkituko dut nik gero
nire arima sosegatzeko.

Bosgarren zubitik barrena
barneratzen banau gaur garenak, naizenak, zarenak.
Bost begi pareren isladek eraikitzen badute dena.
Ordu galduez, ordu helduak, haizea orrazten harri zuloetan
lagun ezkutuetan memoriak irensten
pega daitezen erraietan.

Etxera bueltako ordu batek nola bana ditzaken bi mundu,
amaren lurraren sustrai errotuak eta taupadez diseinatutako mundu labainkor hura,
Ai, (h)ura.
Galdu nahi ez dudan arren telefonorik ez duen hura.
Hiru hondartzak gatzez busten dituen ura.
Egarri naizen arren edan ezin dezakedan ura.

Infinitoa ez bada existitzen,
betirakorik ezer ez bada.
Segundo orori etenak kenduko dizkiot
denbora unitate bakarra sortu eta bertan bizitzeko.

Leave a Reply

Copyright © 2017 Izaro | Website by Bainosky Design